3. fasea - ABIAN Plana garatzea eta idaztea - planabian
3. Fasea: ABIAN Plana garatzea eta idaztea
Estrategia formulatzea
5 formulazio-mail
Asmo estrategikoa
Misioa
- Arabako Errioxak mundu mailako mahastizaintzako eta ardogintzako eskualde liderra izan nahi du.
- Mahastizaintzako eta ardogintzako bikaintasun-eredu iraunkor eta oinarrizkoagatik da ezaguna.
- Lurraldearekin konprometitutako gizarte- eta enpresa-sare aberats eta lehiakorra du, eta haren dinamizazioa erreferentziazko helmuga enogastronomiko gisa.
- Ekintzailetzarako eta negozioetarako erakargarria.
- Horregatik guztiagatik, lurralde erakargarria izan nahi du, etorkizunaren alde lan egiten duten pertsona berritzaile eta gaituekin bizitzeko, lan egiteko eta inbertitzeko.
Ikuspegia
- Arabako Errioxaren eredu ekonomiko eta soziala bikaintasunean, berezitasunean kokatzea.
- Ardorako ekoizpen-estrategia bat ezarri, kalitatean, ondarearen eta paisaiaren balorizazioan eta pertsonen aldeko apustuan oinarrituta.
- Arabako Errioxaren irudia, ospea eta kokapena hobetzea, herri eder eta biziak dituen helmuga integral gisa.
- Bertako biztanleei bizi kalitatea eskaini eta turistentzat zein negozio eta enpresa berrientzat erakargarriak izan daitezen
Ezaugarriak
- Berezko nortasun aitortua
- Dibertsifikazio ekonomikoa
- Ondare historiko eta artistiko aberatsa
- Mundu mailako mahastizaintzako eta ardogintzako eskualdea (ardoa eta harekin lotutako industriak)
- Balio handiko paisaia naturala
- Premium produktua eta helburua
- Bizitasun ekonomikoa eta demografikoa
- Ardoari lotutako ekonomiaren inguruko talentua eta berrikuntza
- Herri biziak eta erakargarriak beren edertasunagatik eta bizi-kalitateagatik
- Pertsona atseginak, abegitsuak, beren lurraldeari oso errotuta daudenak eta nortasun-ezaugarriak dituztenak
- Erantzukizuna eta iraunkortasuna
3 Ardatz estrategiko
Proiektuaren gobernantza eredua
Etengabeko solaskidetza Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin eta Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailarekin, bai eta proiektuaren gainbegiratze eta jarraipenerako inplikatuta dauden gainerako erakunde eta instituzioekin ere

